XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horixe izan zen Iokinen literatur eskaintza berbaloratu zuena.

Urruti geratzen dira Longfellow nobelaegilearen Ebangeline liburua itzuli zueneko egunak.

Aurrerantzean Platon izango du mahaikide.

Baina aukeraketa ez zegoen bakarrik ikasle guatemaltar haientzat, euskal herriarentzat ere baizik.

Lehen fruitu zoragarria, 1962an, Platon-eneko Atarian dugu.

Aita Piarres Lafitteren hitzaurre mamitsuaz, euskaldunok Platon hobeto ezagutzeko lehen harria ipini zuen Zaitegik.

Zaitegik Platon zuzen zuzen heladeratik itzuli zuen.

Ederki menderatzen zuen hizkuntza hori.

Baina Iokinek berak dioen legez, .

Hori dela eta, nere aldetik, erreflexio txiki bat egin nahi nuke, gaur hemen itzulpen saileko sariak banatzera goazela.

Zer esanik ez, beste edozein hizkuntzatatik gurera itzultzeko, derrigorrez, euskara sakonki ezagutu behar dugu, euskara trakets eta txiroan eroriko ez bagara.

Gure hizkuntzak itzultzaile onak behar ditu.

Eta, gehituko nuke, itzultzaile batek ez du pentsatu behar idazlearena baino maila apalagoa duenik.

Biak ditugu sortzaile.

Idazle onak euki behar ditugun bezalaxe baita itzultzaile onak ere izan behar ditu euskarak, beste literaturetan ematen denaz GURE HIZKUNTZAZ jabe gaitezen.